domingo, 1 de febrero de 2009

Zergaitik aukeratu dut gai hau?

Zergaitik gai hau eta ez beste bat?

Egia esanda, klasekoek blog bat egin behar zela esan zidatenean, ez nuen zalantza handirik izan gaia aukeratzerako orduan. Iaz, Izaskun Etxebarria irakasleak iraksten duen Adimen Handiko Haurren Hezkuntza aukerakoak hartu nuen; irakasgaia oso interesgarria iruditu zitzaidan, beste irakasgai guztietatik desberdina... Beraz, gehiago jakiteko gogoekin geratu nintzen. Gainera, gaia ezagutaraztea oso interesgarria iruditzen zait; hezkuntza munduan gai hau ez da oso ezaguna eta irakasle izango garenontzat gaia ezagutzea baliogarria suertatuko dela uste dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario