ADIMEN GAITASUN HANDIAZ DAUDEN AURREIRITZIAK
(Hallaghan eta Kofman 1994, Irakasle Eskolan)
*Eskolan arrakasta dute.
Batzuk bai baina beste batzuek guztiz kontrakoa, ezin da zehaztu, jarraipen akademiko “arrunta” dutenak ere baitaude, beraz, denetarik dago.
*Ikaskideen artean berehala ezagutzen dira,
Hau pertsonaren araberakoa da, berriz ere txarto orokortutako ustea dugu hau.
*Dena ondo egiten dute (super emakume/gizonak dira).
EZ. Izan ere, pertsonak diren heinean akatsak dituzte, gainera arloaren arabera bakoitzaren ahalmena desberdina da, besteon kasuan bezala. Badaude arlo jakin batean trebezia itzela dutenak eta baita arlo sorta zabal batean ederki moldatzen direnak ere, baina lehen esan bezala pertsonak ez gara perfektuak.
*Arraroak, egongaitzak, ahulak, gaixorik egon…
EZ. Urteetan zehar beraien izaera, interesak eta beraien fisikoa prototipizatu da, gu gizarte honetakoak garenez uste itsu horietako batzuk jaso ditugu. Izatez bakoitza pertsona bat denez gero besteekiko ezberdintasun handiak izan ditzake, adimen handiko pertsona bat alaia izan daiteke aurreiritzien kontra edozein pertsona alaia izan daiekeen era berean. Beraz, adimen handiko pertsona indartsuak egon badaude, besteekiko irekiak eta itxiak dauden bezala.
*Harreman sozialetan ez dute arrakastarik, bai maila profesionalean.
Mito hutsa da, historian zehar erlazio sozial bikainak eta maila profesional txarra izan dutenak egon dira ziur. Beharbada harreman sozialak ederki maneiatzen dakizkienak ez al du gaitasun baliagarri bat?
*Sormenak ez du adimenarekin erlaziorik.
Gezurra da, ezaugarri bi hauek gogoarekin nahastean ideia eta proiektu berritzaileak sortzeko beta gertatzen baita. Elkarlotuta daude, batak bestearen laguntza behar du arazoei aurre egiteko.
*Adimeneko testetan emaitza altuak atera arlo guztietan.
Pertsona baten adimena neurtzerakoan maila akademikoak ikuspuntu soil bat islatzen duela ulertu behar dugu. Urteetan zehar eta jadanik gaur egun kalifikazio akademikoek pisu handiegia bereganatu dute pertsona baten adimena neurtzen denean.
*Ez dute laguntzarik behar, bakarrik ikasten dute.
Gezurra da, beste gizakiok bezala laguntza behar dute, estimuluak jasotzeak berebiziko garrantzia dauka edozein pertsonaren garapenerako.
*Potoloak, betaurrekodunak.
Beraien itxura fisikoari buruz gauza asko asmatu dira, gaur egun, gure gizarteko zenbait gunetan asko edo “larregi” jakitea txarto ikusita dago. Jendeak pertsona hauekiko urruntzeak egiteraino, batzuetan asko dakiena mespretxatzen delako eta beste batzuetan sentitzen duten inbidia ordainarazteko. Edo beste barik, gaurko gizarteak jakituna izatea ez du erakargarritzat hartzen. Harira bueltatuz, errealitatearekin bat ez datozen hainbat gezur handi zabaldu dira honen gainean, dirudienez adimentsua izatea ez dator bat fisikoki egoera onean egotearekin.
*Adiskide gutxi.
Beti pentsatu izan da pertsona itxiak direla eta beraien artean ibiltzera jotzen dutela. Beraien artean denetarik dago, pertsonaren izaerak (eta inguruan dituen pertsonena) izango du honengan eragin handiena.
*Denbora librean irakurri, etxean egoten dira.
Hau ere bakoitzaren izaeraren araberakoa da, bakoitzak bere aisia gustatzen zaizkion gauzetarako erabiltzen du. Batzuen usteen kontra liburuak gorroto dituzten adimen handiko pertsonak egongo dira eta honen ordez ikus-entzunezkoen bidez elikatuko dute beraien jakin-mina, edo txangok eginez naturaz ikasiz, edo froga zientifikoak eginez…
*Enpoiloilak dira.
Batzuk oso ikastunak diren arren beste batzuk esfortzu gutxi eginez ondo moldatzen dira. Beste batzuk berriz kili-kolo dabiltza gainditzeko edo ez dira arlo guztietan orekatuak izango, eta nola ez, eskola gorrotatzen dutenak ere egongo dira.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario