domingo, 1 de febrero de 2009

zer da adimena?


ADIMENA

Eskolan maila akademikoari erreparatzen zaio batez ere, ikasleen adimen kozientea neurtzen da sarritan (A.K.), honek adimenaren esanahia modu konkretuegian barneratzea ekarri du kasu askotan. Izatez, adimen kozientea zenbaki bat baino ez da, azterketa berezi batzuetan ateratzen den adimen mental maila pertsonaren adin kronologikoarekin alderatzean ateratzen dena. Emaitza hauek sailkatzen dituzten eremuak zehaztuta daude eta zenbaki bat gorago edo beherago egoteak maila ezberdinetan sailkatua izatea ekar dezake.
Metodo honek mende bat baino gehiago du jadanik (1901an sortu zen), bere asmatzaileek, Binet eta Simonek Frantziako gobernuaren Hezkuntzako arduradunak eskatuta gauzatu zuten. Urteetan zehar garrantzia itzela (beharbada larregizkoa) eman zaio ea gaur egun ikuspuntu soil bat suposatzen duela ulertzen den arren bere garrantzia hein handi batean izaten segitzen du.
Azterketa honek test eta ariketa berezien bidez aztertzen ditu pertsonak, galderek kutsu kultural eta akademikoak dituzte eta beraz, partzialak dira.
XIX. mendetik adimena jaiotzatik heriotzara arte bere horretan mantentzen den ezaugarri bat dela sinetsi izan da mende hauetan zehar. Beranduago ohartu gara teoria hau oker zegoela eta zorionez adimena bizitza guztian zehar gara daitekeen zerbait dela.

ZER DATORKIGU BURURA “ADIMENA” HITZA ENTZUTEAN?


-Azkartasun mentala.
-Barneraketa, ikaskuntza.
-Sormena.
-Arazoei irtenbidea topatzeko gaitasuna.
-Oroimena.
-Ulertzeko gaitasuna.

ADIMEN MOTAK

Howard Gardnerren aburuz adimena edo hobeto esanda, adimenak garagarriak dira. Bere ekarpen oso garrantzitsu bat adimen mota ezberdinak bereiztea eta izendatzea izan zen, adimen bakarraren ideiari alternatiba logikoak aurkatuz. Hona hemen berak egindakoaren sailkapen txiki bat:

-Adimen liguistikoa: Ahozko zein idatzizko adimena dugu hau, eskolan gehien landu ohi dena hain zuzen. Abd.: idazleek, ipuin kontalariek, timadoreek, bertsolariek eta antzekoek maila on batean erakusten dutena.

-Adimen musikala: Doinu edo musikaren bidea sortu, komunikatu edo somatzeko gaitasuna. Entzumen erlatibo edo absolutua oso garatuta izaten dute adimen mota hau ondo garatuta dutenek. Erritmoa, tonua, doinua eta ahotsa gai honekin oso lotuta daude. Abd.: musikariak, konposatzaileak, musika kritikoak…

-Adimen matematikoa: Ikaslegoaren gehiengoari ez zaio gustatzen eta orokorrean gainditzeko zailenetakoa izaten da ikasleentzat, hala ere askok jakintza honetaz gozatzea lortzen dute. Gai honek erlazio abstraktuak eta sinboloak maneiatzeko gaitasuna eskatzen du.

-Adimen motorikoa: bere ezaugarri nagusiak koordinazioa, malgutasuna, abiadura, indarra, oreka, erritmoa, gorputzaren kontrola… dira. Gorputzaren zenbait zati edo bere osotasunean erabiliz arazoei aurre egitean datza bere zeregina. Adimen mota honetan gaitasun hauek ere hartzen dute parte: autopertzeptiboak, ukimenezkoak eta bolumen eta espazioaren pertzepzioari dagokienak. Adb.: dantza gimnastikoko dantzariak, borrokalariak (karatekak, judokak…)…

-Adimen bisual-espaziala: espazioan mugitzeko beharrezko dugun ahalmena, inguratzen gaituen espazioa mentalki adierazteko erabiltzen da. Asko erabili eta garatzen dute Abd.: pilotuek, itsuek, basozainek, marinelek, suhiltzaileek…

-Adimen intrapertsonala: norberaren ulermenean datza, bizitza probetxugarriagoa izateko balio du. Eskolan ia ez da lantzen, eta batez ere bakoitzaren bizitzan zer dugun eta zer behar dugun zehazteko erabiltzen dugu.

-Adimen interpertsonalak: besteen tokian jartzeko ahalmena, enpatia. Adimen hau ondo garatuta dutenek besteekiko lotura eta harreman onak ezartzen dakite. Honela besteei laguntzeko erraztasun handiagoa izateaz gain liderrak izateko aukera gehiago izaten dituzte. Abd.: psikiatrak, lider erlijiosoak…

-Adimen naturala: Ezagutu, behatu eta interpretatu ahal izateko gaitasuna da eta honetarako zentzumenek beraien garrantzia dute. Adb.: Charles Darwin, artzainak…

-Adimen mistikoa: Mundu izpirituala, sortzen ari den adimen mota bat.

Denok ulertu behar dugu adimena eta inteligentzia guztiok dugun zerbait dela eta garatzen ez bada geldi dirauten giharrak bezala ahulduko direla. Guk bezala, gure ikasle guztiek adimen mota guzti hauek izango dituztela kontutan hartzekoa da.
Arlo emozionala adimenarekin zuzenean dago lotuta, txarto gaudenean (triste, urduri, nekatuta…) arreta mantentzea edo adi egotea askoz zailago egiten zaigu. Adimena ez da lotzen kognibitatearekin.

Urtteetan zehar zer `pentastu izan da?
*Maila sozialak adimenaren gaineko eragin handia zuela pentsatu izan da.
*Arraza zurikoek beltzekoek baino adimen maila handiagoa zutela.
*Emakumezkoek gizonezkoek baino adimen maila baxuagoa zutela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario