domingo, 1 de febrero de 2009

ADIMEN HANDIKO HAURRENTZAKO ESKUHARTZE EZBERDINAK (HEZKUNTZAN)


Bizkortzea:


Haurra maila edo ikasgai soil batean urte edo ziklo bat aurreratzean datza. Administrazioak nekez onartzen ditu honelako aldaketa bereziak eta egungo legediarekin pertsona bat aurreratu daitekeen gehienezko urte kopurua bikoa da (bi urte Lehen Hezkuntzan eta beste bi Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan). Salto edo azelerazio berezi hauek haurraren zentru aldaketa ekar dezakete (eskolatik institutura edo institututik unibertsitatera).

Abantailak: alferkeri mentala ekiditen lagunduko du, bere motibazioa bultza dezake, ez da (hainbeste) aspertuko, lehia akademikoa mantendu, merkea da, umearengan eskolarekiko jarrera hobetu…

Desabantailak: erreakzio sozialarenganako beldurra, ordutegi/antolkuntza arazoak, umea arinago hazteko presionatuta sentitzea…

Umeak kontzientzia duenean galdetu behar zaio eta bere erantzunaren zergatia asmatu. Haur bat azeleratzerakoan ikaskideekiko harreman galerak aprobetxatzen dira aldaketa errazagoa bilaka dadin, adibidez udako oporretan eta ume bat baino gehiago bizkortzeko esperantza badago denak egiten dira urte berean. Hala ere, bizkortutako umeek saltatutako materia berreskuratu behar dute, hezkuntza munduan ez bezala, kirol zein musika munduan onartuagoak daude bizkortzeak.


Taldekatze bereziak:


Eskolaz kanpo, eskolan bertan edo ikasgelan bertan egin daiteke. Gaur egun, Hezkuntza arloan Estatu mailan hau ez da egiten baina badaude honetarako eskola bereziak kirolei zuzenduta, ordutegi malguagoekin. Bertan batzuen aburuz Curriculuma oparitu egiten da kiroletan jasotako emaitzak onak badira. Estatu Frantsesean badago musikari zuzendutako honelako eskola berezi bat Nizan, zentru hau oso espezializatua dago eta bekak eskaintzen diren arren oso garestia da. Edinburgon badago beste ikastetxe berezi bat, eskola arruntetan egokitzen ez diren eta sormen dibergentea duten haurrak hezten dira bertan. Ikasle-irakasleen arteko proportzio bitxia ezartzen dute han, 3 ikasle – 2 irakaslekoa hain zuzen. Eskolan bertan ezaugarri ezberdinen arabera sailkatzen dira, adibidez: gaitasun maila. Euskal Herrian ez dago honelako zentru berezirik, lehen Garatu zeritzon taldeak alo desberdinak lantzen zituen: xakea, zinema aztertzea, ingelera, fisika kuantikoa…

Abantailak: ikasleak ikus dezake ez dela bakarra (bere parekoak aurkitzen ditu), bai motibazioa bai errendimendua igo ohi dira, familia asko lasaitzen da eta honen ondorioz umea ere bai…

Desabantailak: irakasleen espezializazioa ezinbestekoa da, baaliabide bereziak behar dira, haurrak bere neba-arreba “arruntekiko” desberdintasuna sentitzen du, gehiengo sozialetik urruntzea…

Aberasketa:

Ikasle batzuei egiten zaien egokitzapena dugu hau, moldaketa hau curricularra edo extracurricularra izan daiteke. Kasu bakoitza indibidualki aztertzea ezinbestekoa bilakatzen da haurra behar bezala ulertzeko: bere gaitasunak, zailtasuna, preferentziak… Eusko jaurlaritzak zein Gobernu Espainolak honetarako protokolo batzuk dituzten arren beti ez dituzte martxan jartzen.

Aberasketa curricularra: maila honetan aberasketa bi modu ezberdinetan egin daiteke, bertikalean edo horizontalean.

Aberasketa curricular bertikala: landutako gaiak gehiago sakontzean datza, adibidez, lurrikarak lantzerakoan hauek ekonomian edo politikan duten eragina ere lantzea izango litzateke.

Aberasketa curricular horizontala: arlo bat zabaldu eta lantzea, adibidez, lurrikaren arloa bere maila guztietan lantzea.

Bestela curriculuma konpaktatu daiteke baia ere, hau zenbait eduki barneratzeko astia aprobetxatzeko egiten da, adibidez, normalean hilabete batean ikasten dena astebetean ikasiz.

Abantailak: gelako ikasle guztientzat da erabilgarria, sozializazio arazoak saihesten laguntzen du, umeak bere sormena erabil dezake bere ingurunea aldatu beharrik gabe…

Desabantailak: irakaslearen espezializazioa eskatzen du, antolakuntza handia behar du, ikaslek lan handiagoa egin behar du…

Aberasketa extra curricularra: bide hau haurrarentzako mentore egoki bat bilatzean datza, ikasleari klasetik at lagunduko diona baina eskola arloan sartu barik. Ez dira, beraz, klase partikular berezitzat hartu behar, gauza guztiz ezberdina izan behar du eta. Mentore honek oinarri kultural onak izan behar ditu, umea nondik eta nola estimulatu behar duen jakiteko gai dena. Honela, haurraren jakin-mina piztu eta bere garapena bultzatzeko gai izan behar da. Honetarako pertsona, kritiko, azkar, inkonformista et sortzailea behar dela babestu ohi dute adituek. Bere helburu nagusia umeari “begiak ireki” eta zer egiteko gai den erakustea litzateke.

Orokorrean mentoreak eta ikasleak (sarritan irakaslea aurrean dagoela) kontratu bat sinatzen dute, egiteko prest dauden betebeharrekiko konpromezua onartuz. Hau ikastetxeekin egindako kontratuetan gertatzen da eta mentoreak ebaluaketa batzuk egin beharko ditu. Ikastetxeak ordaintzen ez badu zeregin hau guraso/administrazioari (tokiaren arabera) egokituko zaio ordaintzea.

Hauek alde batera utzita scaffolding metodoa ere erabil daiteke, hau curriculum eta aditu asko bildu eta curriculum osatuago bat eratzean oinarritzen da. Lekuaren arabera curriculum berezi hauek asko alda daitezke. Kirolari profesional izan nahi duten ikasleekin ere erabili da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario