Disinkroniak garapen desorekatua esan nahi du.
Barnekoa:
Adimena eta arlo emozionalaren arteko disinkronia:
Askotan euren heldutasuna ezkutatzen dute eta kasu askotan daukaten arrazionaltasuna darabilte dauzkaten ikarak estaltzeko. Adb.: arrazionalki mamurik existitzen ez dela dakien arren umea denez beldurra pasatzen du, hau disinkronia bat litzateke.
Adimena eta arlo psikomotorearen arteko disinkronia:
Batzuetan buru gorputza baino azkarrago doakie, kasu batzuetan honegatik kaligrafia txarra izaten dute. Gorputz aldetik oso traketsak ematen duten kasuak eman dira, hauetako askoren arrazoia porrotari dioten beldurra izan da. Adb.: ibiltzen hastean kolpea hartu eta honengatik, guztiz ziur sentitu arte berriz ibiltzeari ez ekitea.
Kanpokoa:
Familian:
Maiz ez dakite haurra nola tratatu, batzuetan helduen pareko jokaera azaltzen badu ere bestetan umekeria itzelak egiten dituelako. Baita familia batzuetan seme-alabaren bat adimen handikoa denean eta beste bat ez, gurasoek ez dute jakiten bakoitzarekin nola jokatu behar duten.
Lagunartean:
Gehienetan beraien parekoak aurkitzeko arazoak izaten dituzte, hori dela eta sarritan lagun zaharragoak bilatzen dituzte. Gainera gure gizarteko lagun taldeak oso zatikatuak egon ohi dira adin, sexu eta antzeko irizpideek mugatuta (talde homogeneoak). Hau dela eta maiz errefortzu emozionalak behar izaten dituzte.
Eskolan:
Eskolak kontuan hartzen ez duen talde bat dela esan dezakegu, izan ere, ikasleen sailkapen kronologikoak gehienetan ez die mesederik egiten eta. Honek euren gaitasunak ez aprobetxatzea ekarri du askotan. Beraientzat klasearen garapena geldoegia izaten da eta errutina aspergarri honek emaitza txarrak ateratzera bultzatzen ditu. Honela askok porrot akademikoa edo gaitasunen inhibizioa (gaitasunak ez aprobetxatzea) ekartzen die. Gaur egungo maila akademikoaren jaitsierak ez die bat ere mesederik egingo gaurko eta etorkizuneko adimen handiko umeei.
Norberarekin:
Maiz auto-kontzeptu baxua izaten dute eta euren buruak baloratzen ikasi beharko lukete, euretako askok beraien burua tontotzat baitaukate. Beraien erraztasunak eta zailtasunak zehaztuz beraiekiko eta besteenganako harremanak behar den moduan zuzentzeko.
Askotan gizarteko arau zentzugabe edo ez bidezkoekin oso kritikoak izaten dira eta arau hauetara egokitzeko arazoak izan ohi dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario