domingo, 1 de febrero de 2009

GARAPEN HANDIKO HAURRAK

Nolakoak dira? Zer gustatzen zaie? ...
Pertsona hauen populazioa oso heterogeneoa da, izan ere, beraien arteko ezberdintasun asko dago eta ez dago inolako prototipo zehatzik.

Fisikoari dagokionez ez dute ezaugarri komun jakinik eta bakoitzak bere gaitasun eta zailtasunak ditu beste guztion antzera.
Eskolan batzuk oso fin eta langileak dira, beste batzuk berriz txarto ibiltzen dira, honi jasotako estimuluen garrantzia gehitu beharko geniokeela deritzot. Bakoitzak bere gaitasun sorta du, batzuek arlo asko menperatzen dituzte eta beste batzuk arlo zehatz batzuetan “espezializatuak” direla esan daiteke. Honelako haurrak identifikatzerakoan gurasoak izaten dira onenak eta irakasleak berriz, txarrenak (beraien lanean sarritan maila akademikoak pisu handiegia hartzen duelako). Haur hauek, kronologikoki dagokien geletan egoterakoan gehienetan aspertu egiten dira eta honek sortarazitako desmotibazioak eskola porrota ekar dezake. Honegatik askotan autistatzat edo dislexikotzat hartzea gertatu da. Beraz, beraien ikasketa abiadurara egokitu behar da hauen ikaspena.
Txikitan batzuek goiztiartasuna agerian uzten dute, hizketan ibiltzen baino arinago ikasiaz, hiztegi maila garatuagoa erakutsiz…
Goiztiartasun hori alde batera utzita, denak ez baitira goiztiarrak izaten, sormena da denen ezaugarri berezi eta komuna, ekarpen berritzaile eta onuragarriak (ez beti, adb: bonba atomikoa) ekar ditzaketelarik
Haur hauek Hezkuntza Berezian sartzea komeni da dituzten hezkuntza premia bereziak kontuan izanik.
Nesken eta mutilen artean desberdintasunak egon ohi dira, ezagutarazten diren mutilen kopurua askoz handiagoa izaten da (10etik 7 mutil eta 3 neska). Gehienetan besteen onarpena lortzeagatik kamuflatzen edo ezkutatzen dira, gizarteak jakitunekiko bazterketa egiten badu neskenganakoa oraindik gogorragoa eta gupidagabeagoa izaten da eta.
Gehienetan galdera piloa egiteko joera izaten dute (ume gehienek bezala) beraien jakin-mina asetzeko. Batzuetan oso galdera bereziak egiten dituzte, ikuskera normaletik at egoten direnak.
Sozialki arazoak izan ditzakete, eskolan umeak kronologikoki sailkatzen direlako. Sarritan jolastorduetan etortzen dira arazoak, beraien adinekoen interesak eta beraienak bat egiten ez dutelako askotan zaharragoengan bilatzen dute konpainia. Kulturak ere badu zerikusia, adibidez Italia eta Grezia bezalako kulturetan oso arrunta da pertsonak inongo muga kronologikorik gabe batzea (helduak, nerabeak, haurrak… denak batera).
Zaletasunei dagokienez hau bakoitzaren izaeraren araberakoa izango da eta denetarik dago: irakurtzea, adiskideekin egotea, zaharragoekin hitz egitea, joko arruntak (saski-baloia, harrapaketan), instrumentu musikalak jotzea…

No hay comentarios:

Publicar un comentario