domingo, 1 de febrero de 2009

ADIMEN GAITASUN HANDIKO PERTSONEN EZAUGARRIAK

Ezaugarriak orokorrean azaldu daitezke; hala ere, ezin daiteke esan perfil zehatzik dagoenik haur guztiak ezberdinak baitira.


Garapena:


*Garapen aurreratuagoa edo goiztiarra due.

*Begiak zabalik (jaio eta segituan begiak zabal-zabalik eta erne dituzte, begirada inteligentea).

*Burura erne eta tente dute.

*Gauzak manipulatzen eta aztertzen dituzte.

*Zutik egoten dira, arin.

*Oinez ibiltzen ere azkarrago hasten dira, kasu batzuetan 9 hilabeterekin.

*Lo gutxi egiten dute, lokartzea izugarri kostatzen zaie eta loaldi laburrak egiten dituzte. Beste alde batetik badaude lotiak direnak ere bai.

*Aktiboak izaten dira, jostailuekin denbora luze eman dezakete hauek aztertzen.

*Denboran laster ikasten dute.


Hizkuntza:


*Hasieratik hizkeraren erabilera ona erakusten dute.

*Hiztegi aberats eta zehatza.

*Hizkuntza egitura zuzenak.

*Txikitatik izaten dira elkarrizketak izateko gai (zenbaitetan 2 urterekin).

*Txikitatik hasten dira hitz abstraktuak erabiltzen.

*Hitz-jokoak erabiltzeko joera.

*Hitz berrien esanahia galdetzen dute eta beste hitzekiko lotura logikoak eratzen dituzte.

*Irakurtzen “bakarrik” (hitzak nola irakurtzen diren aurretiaz galdetuz) ikasten dute.

*Irakurketa funtzionala erabiltzen dute.


Ikaskuntza:


*Hiztegi zabala eta bere adinerako bikainki erabilia.

*Arrazonamendu eta pentsamendu konplexurako gaitasuna.

*Pentsamendu sinbolikorako ez ohiko gaitasuna.

*Gauza, egoera eta ekintza ezberdinen arteko loturak ikusteko gaitasuna.

*Garapen fisiko zein sozial aurreratua.

*Sentsibilitate handia.

*Goi-mailako sormena, bat-batekotasuna.

*Umore oneko zentzumena, komikoa, ironiko-korrosiboa zenbaitetan.

*Independentzia eta ekina.

*Ikasteko premia handia eta ikaskuntza azkarra (jakin-min itzela).

*Ikasteko erraztasun handia (ezagupenak errepikatzen zaizkienean aspertu egiten dira).

*Oroimen ikaragarria, batez ere afektiboa.

*Primerako ulermena.

*Ikasitakoa testuinguru ezberdinetan aplikatu.

*Ezagupenak elkarlotzeko joera.

*Txikitatik garatzen dituzte beraien ikas-estrategiak.

*Metakognizioa, dakitenari buruzko hausnarketa propioak egiteko gai dira.

*Perfekzionistak.

*Interes eta jakin-min ugari.

*arazo berdinaren aurrean irtenbide desberdinak aurkitzen dituzte.

*Modu induktiboan ikasten dute, ikasitakoari logika bilatuz eta kontzeptuak beraien artean lotuz.


Sormena:


*Alde desberdinetatik eta globalki aztertzen dute.

*Erantzun eta konponbide ezberdinak dituzte.

*Arlo ezberdinetako ezagupenak erabili ohi dituzte.

*Erantzun berriak ematen dituzte.

*Umore zentzu on eta fina darabilte.

*Alde ludikoa etengabe bilatzen dute.

*Ideiak esploratzeko berezko joera agertu ohi dute.

*Konplexutasuna maite dute.



No hay comentarios:

Publicar un comentario