domingo, 1 de febrero de 2009
HAUR HAUEN ARLO EMOZIONALA
Estatu Batuetako zientzialariek arlo afektiboa aztertu zuten, hau, hazkuntzan gehienetan alde fisikotik aztertzen da. Izan ere arlo emozionala garrantzia handikoa da edozein pertsonarentzat, maila honetan jasandako aldaketek beste maila batzuetan izan baitezakete eragina, adibidez aurpegian edo arnasketan.
Ezaugarriak:
*Barne motibazioa: ikasteko, ezagutzeko eta abarretarako motibazioa izaten dute. Premia hori asetzeko bide ezberdinak erabili ohi dituzte: liburuak, egunkariak, telebista, ordenagailua, bideo-jokoak, froga propioak, objektuak manipulatzea…premia hau asetzeko egiten dituzten ahaleginak direla eta ez dira ia inoiz nekatzen.
*Perfekzionismoa: gauzak ahalik eta bikainen egiteko joera hau (eta etengabe hobetu nahi izatea) gaixotasun bezala tratatu izan da. Kasu batzuetan ez dio umeari bizitza arrunt bat izaten uzten. Erratzeko eskubidea dagoela erakutsi behar zaio, kasu batzuetan gurasoek bultzatuta heldu dira ume batzuk egoera honetara. Kanpoko eraginek garrantzia handia har dezakete. Joera hau arlo ezberdin askotara zabal daiteke, idazkerara adibidez, gauza da beraiek auto-exijitutako mailara iritsi arte jo ta ke ibiltzen direla.
*Sentsibilitate handia: besteen sentipenak ulertzeko erraztasuna edota interesa erakuste dute. Beraiek ere sentsibilitate handia dute, arazoei aurre egiteko dituzten baliabide itzela alde batera utzita, irtenbideak aurkitzen ez dituztenean frustrazio handia jasaten dute.
*Balio moral altuak: balioen aurrean helduak bailiran bezala jokatzen dute. Moralitatea, justizia eta emandako hitza betetzea sakonki aztertu ohi dituzten dilemak ditugu.
*Transzendentzia: heriotza heldu ondoren zer gertatzen den oso txikitatik galdetzen dute. Beste galdera existentzialista batzuk ere egiten dizkiote ingurukoei eta beraien buruei, arinagoko eta ondorengo bizitzen gainekoak adibidez.
*Lidergoa: filosofo txikiak ematen dute, lider bezala jokatzeko joera dute
*Disinkronia: Terrasierrek landu zuen baina hurrengo sarreran azlduko dut.
Hala ere, gizaki ororen garapena ez da homogeneoa, ikuspuntu ezberdinetatik ikusita erritmo ezberdinetan hazten goazela esan daiteke.
Adimen handiko pertsonak bereziki, oraindik garapen heterogeneoago erakuts dezakete.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario