domingo, 1 de febrero de 2009

ADIMEN GAITASUN HANDIKO NESKAK

Holliworth, 1916ko aintzindaria izan zen.

ZER GERTATU DA EMAKUMEEKIN?

*Zientziatik emakumezkoek pentsamendu abstrakturako gaitasunik ez dutela bultzatu izan da.
*Gizakion historian emakumeen gutxitasuna bultzatu izan (eta bultzatzen) da.
*Emakumearen burmuinak pisu gutxiago duela ere aitzakiatzat erabili izan da.
*Gizonezkoari lidergoa eta nagusitasuna bezalako baloreak ezarri zaizkio.
*Emakumezkoei berriz alaitasuna, bizitzaren alde pribatua itxia, besteak zaintzea, besteekiko dependentzia, sentimenduak kanporatzea, lotsa

Aditu askok babesten dute gizarteak neska edo emakume askori arrakastarekiko beldurra ezartzen zaiela. Hau dela eta adimen handiko neska askok beraien gaitasunak ezkutatzen dituzte gizartearen aurreko porrota edo honenganako gatazka saihesteko.
Hala ere, aspaldian emakumeri ezarri zaizkion betiko roletan ere gaitasun bikain asko aurkitu izan dira, maiz mespretxatuak izan direnak: mozorroak egiteko gaitasun ona, arropa berberari aldaketa ezberdinak eginez modelo desberdinak lortzea (dirua aurreztuz), menu bereziak egiterakoan, etxeko diseinuak, etxeko gauzen sailkapen eta antolakuntzan…
Komunikabideek kontraesanak bidaltzen dizkigute egunero: alde batetik gobernuaren kanpainek berdintasuna sustatzeko ahaleginak egiten dituztela ematen du (itxuraz, gero praktikan aztergarria litzatekeen gai bat da) eta hurrengo iragarkia arropak garbitzeko produktu bat bada oso arraroa da gizonezkoren bat bezero edo produktuaren erabiltzaile bezala ikustea.
Bretainia Handian duela urte gutxi batzuk behintzat denak gobernuko funtzionarioak izanda maisuek maistrek baino soldata handiagoa izaten jarraitzen zuten. Gaur egun kasu gehienetan emakumezkoaren soldata gizonezkoaren %60a da.
Gainera, oraindik rol batzuek finkatuta jarraitzen dute. Emakumeari eskatzen zaionaren ondorioz hauetako asko inpostorearen sindromea jasaten dute. Hau da, emakume, lagun, langile, bikotekide, ama… bikaina izan nahi izatea. Hau lortzea ezinezkoa da, batez ere gizakiak perfektuak ez garelako, horregatik helburua ez lortzean honek frustrazio gogor bat ekar dezake.
Garrantzizkoa da aitak beraien alabekin inplikatzea, gizonezko eredugarria izatea eta hauek animatzea. Alabaren ahalegina baloratzen jakitea, ausardia eta emaitza akademikoak bultzatzen laguntzea malgutasun ulerkor baten barruan eta nola ez, alaba bezala behar dituen laztanak ematen jakitea. Batez ere nesken hezkuntzari merezi duen garrantzia ematen jakitea. Era berean maisuak izan nahi dugunok ere badugu zer egin, antza denez, maisu bezala nesken garapenean garrantzia nahikoa izan dezakegulako. Izan ere, guraso, lagun eta neba-arreba nagusiez gain irakaslea haur ororen eredu garrantzitsu eta interesgarria bihurtu ohi delako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario