domingo, 1 de febrero de 2009
Azkenengo ondorioak
Irakasleak mota honetako haur bat gelan topatzean, nahiko galduta sentitzen dira, askotan ez dakite nora jo..
Batzuetan, haur hauek gelan "kamuflatzen" dira eta ikasketak amaitzen dituzte diagnostikatu gabe; beste askok ikasketak uzten dituzte...
Nire ustez, gai honen inguruan gehiago lan egin beharko litzateke, guztion onurako zerbait izango dela uste dut.
Blog honetan idatzi dudan ia guztia iazko apunteetatik atera dut, Izaskun etxebarriaren azalpenetatik hartutako apunteetaik, gela ikusitako materialetik etab.
ADIMEN HANDIKO HAURRENTZAKO ESKUHARTZE EZBERDINAK (HEZKUNTZAN)
Bizkortzea:
Haurra maila edo ikasgai soil batean urte edo ziklo bat aurreratzean datza. Administrazioak nekez onartzen ditu honelako aldaketa bereziak eta egungo legediarekin pertsona bat aurreratu daitekeen gehienezko urte kopurua bikoa da (bi urte Lehen Hezkuntzan eta beste bi Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan). Salto edo azelerazio berezi hauek haurraren zentru aldaketa ekar dezakete (eskolatik institutura edo institututik unibertsitatera).
Abantailak: alferkeri mentala ekiditen lagunduko du, bere motibazioa bultza dezake, ez da (hainbeste) aspertuko, lehia akademikoa mantendu, merkea da, umearengan eskolarekiko jarrera hobetu…
Desabantailak: erreakzio sozialarenganako beldurra, ordutegi/antolkuntza arazoak, umea arinago hazteko presionatuta sentitzea…
Umeak kontzientzia duenean galdetu behar zaio eta bere erantzunaren zergatia asmatu. Haur bat azeleratzerakoan ikaskideekiko harreman galerak aprobetxatzen dira aldaketa errazagoa bilaka dadin, adibidez udako oporretan eta ume bat baino gehiago bizkortzeko esperantza badago denak egiten dira urte berean. Hala ere, bizkortutako umeek saltatutako materia berreskuratu behar dute, hezkuntza munduan ez bezala, kirol zein musika munduan onartuagoak daude bizkortzeak.
Taldekatze bereziak:
Eskolaz kanpo, eskolan bertan edo ikasgelan bertan egin daiteke. Gaur egun, Hezkuntza arloan Estatu mailan hau ez da egiten baina badaude honetarako eskola bereziak kirolei zuzenduta, ordutegi malguagoekin. Bertan batzuen aburuz Curriculuma oparitu egiten da kiroletan jasotako emaitzak onak badira. Estatu Frantsesean badago musikari zuzendutako honelako eskola berezi bat Nizan, zentru hau oso espezializatua dago eta bekak eskaintzen diren arren oso garestia da. Edinburgon badago beste ikastetxe berezi bat, eskola arruntetan egokitzen ez diren eta sormen dibergentea duten haurrak hezten dira bertan. Ikasle-irakasleen arteko proportzio bitxia ezartzen dute han, 3 ikasle – 2 irakaslekoa hain zuzen. Eskolan bertan ezaugarri ezberdinen arabera sailkatzen dira, adibidez: gaitasun maila. Euskal Herrian ez dago honelako zentru berezirik, lehen Garatu zeritzon taldeak alo desberdinak lantzen zituen: xakea, zinema aztertzea, ingelera, fisika kuantikoa…
Abantailak: ikasleak ikus dezake ez dela bakarra (bere parekoak aurkitzen ditu), bai motibazioa bai errendimendua igo ohi dira, familia asko lasaitzen da eta honen ondorioz umea ere bai…
Desabantailak: irakasleen espezializazioa ezinbestekoa da, baaliabide bereziak behar dira, haurrak bere neba-arreba “arruntekiko” desberdintasuna sentitzen du, gehiengo sozialetik urruntzea…
Aberasketa:
Ikasle batzuei egiten zaien egokitzapena dugu hau, moldaketa hau curricularra edo extracurricularra izan daiteke. Kasu bakoitza indibidualki aztertzea ezinbestekoa bilakatzen da haurra behar bezala ulertzeko: bere gaitasunak, zailtasuna, preferentziak… Eusko jaurlaritzak zein Gobernu Espainolak honetarako protokolo batzuk dituzten arren beti ez dituzte martxan jartzen.
Aberasketa curricularra: maila honetan aberasketa bi modu ezberdinetan egin daiteke, bertikalean edo horizontalean.
Aberasketa curricular bertikala: landutako gaiak gehiago sakontzean datza, adibidez, lurrikarak lantzerakoan hauek ekonomian edo politikan duten eragina ere lantzea izango litzateke.
Aberasketa curricular horizontala: arlo bat zabaldu eta lantzea, adibidez, lurrikaren arloa bere maila guztietan lantzea.
Bestela curriculuma konpaktatu daiteke baia ere, hau zenbait eduki barneratzeko astia aprobetxatzeko egiten da, adibidez, normalean hilabete batean ikasten dena astebetean ikasiz.
Abantailak: gelako ikasle guztientzat da erabilgarria, sozializazio arazoak saihesten laguntzen du, umeak bere sormena erabil dezake bere ingurunea aldatu beharrik gabe…
Desabantailak: irakaslearen espezializazioa eskatzen du, antolakuntza handia behar du, ikaslek lan handiagoa egin behar du…
Aberasketa extra curricularra: bide hau haurrarentzako mentore egoki bat bilatzean datza, ikasleari klasetik at lagunduko diona baina eskola arloan sartu barik. Ez dira, beraz, klase partikular berezitzat hartu behar, gauza guztiz ezberdina izan behar du eta. Mentore honek oinarri kultural onak izan behar ditu, umea nondik eta nola estimulatu behar duen jakiteko gai dena. Honela, haurraren jakin-mina piztu eta bere garapena bultzatzeko gai izan behar da. Honetarako pertsona, kritiko, azkar, inkonformista et sortzailea behar dela babestu ohi dute adituek. Bere helburu nagusia umeari “begiak ireki” eta zer egiteko gai den erakustea litzateke.
Orokorrean mentoreak eta ikasleak (sarritan irakaslea aurrean dagoela) kontratu bat sinatzen dute, egiteko prest dauden betebeharrekiko konpromezua onartuz. Hau ikastetxeekin egindako kontratuetan gertatzen da eta mentoreak ebaluaketa batzuk egin beharko ditu. Ikastetxeak ordaintzen ez badu zeregin hau guraso/administrazioari (tokiaren arabera) egokituko zaio ordaintzea.
Hauek alde batera utzita scaffolding metodoa ere erabil daiteke, hau curriculum eta aditu asko bildu eta curriculum osatuago bat eratzean oinarritzen da. Lekuaren arabera curriculum berezi hauek asko alda daitezke. Kirolari profesional izan nahi duten ikasleekin ere erabili da.
Adimen gaitasun handia izan zuen mutil baten historia
-Will unibertsitateko garbitzaile bezala dabil lanean.
-Beste askoren artean matematiketarako dohain ikaragarriak ditu.
-Baina bere gaitasunak ezkutatzen (eta beranduago) mespretxatzen ditu.
-Lagunek asko gura dute Will, beraien artean babesturik sentitzen da.
-Kalean hezia da eta borrokan hasteko ez du aitzakia handiegirik behar (expedientean hainbat istilu)
-Nahiko errebeldea da eta bere taldean estimu handia diote.
-Kaleko mutil txiroa dugu, auzo pobre batekoa.
-Kondizionala jasotakoan datozkion terapeutei barre egiten die, defentsiban dago.
-Tabernan Harvardeko ikasle bat ahoz umilatzen du.
-Bere kultura gehiena liburuetatik hartutakoa da.
-Terapeuta “onak” bizitza pertsonalean murgilduz lan egin.
-Norbaitekin lotzeko beldurra du.
-Gustoko duen neskak Hardvarden ikasten du.
-Neskak zein berak umore ironikoa.
-Neskarekin hasteko beldurra loturarekiko beldurra (miedo al vínculo)
-Matematikako irakasleak bere dohaiak esplotatu nahi.
-Terapeutak berak aukeratu behar duela esan
-Heldu bien arteko liskarra.
-Lagun ba bidaltzen du lan-elkarrizketa batera.
-Arlo jakin batzuetan ditu dohai bereziak.
-Txikitan gaizki tratatua, familia ezberdinek jipoitu…
-Ondorioz mesfidantza, bere bizitza ezkutatu eta irekitzeko arazoak (desorden afektiboa)
Mutil honen bizitzari buruz film bat egin zen orain dela urte batzuk.
Adimen handia izan zuen pertsonaia bat
Testuingurua:
Vicin jaio zen, Toscanako herri batean 1452an, ez zuen bere ama ezagutu. Jaio eta handik gutxira bere aita berriz ezkondu zen neska oso gazte batekin. Bere aita lau biderrez ezkondu zen eta hamar seme-alaba izan zituen. Medicistarrentzat egin zuen lan notario bezala.
Sasoi hartan esklabutza eta homosexualitatea (azken hau bekatu moduan) onartuta zeuden. Leonardo homosexuala eta ezkertia zen, garai hartan ezkertia izateak sorginkeria kutsua zeukan.
Hezkuntza:
Eskolan txikitatik izan zituen arazoak, ez zitzaion hara joatea gustatzen eta galdera konprometituak eiteko ohitura zuen. Lanak amaitu gabe uzteko joera zeukan marrazketarako dohai apartak zituela argi utzi arren. Seme ilegitimo bezala bere eskubideak bere anai-arrebenak baino gutxiago ziren. Hasieran behintzat ez zuen latina ikasi eta biblia eta Danteren “Divina Comedia” florentinarrez irakurri zituen. Eskolako istiluak zirela eta aitak arotzak eta igeltseroak hezten ziren tailer batera eraman zuen, baina beste ikasleen alboan oso berandu sartu zen, hamasei urterekin hain zuzen.
Ezaugarriak:
Obra asko utzi zituen bukatu barik eta gehienetan ez zituen sinatzen. Margolaritzan difuminazioa asmatu zuela babesten dutenak ere badaude. Arauetara egokitzeko zailtasunak zituen, batez ere giza-arauetara. Jende gehienak jakina ez den arren apaintzen, jaien prestakuntzan eta sukaldaritzan jaioa zen. Mahai-zapiaren ideia berak sortutakoa dela diote batzuek. Horrez gain aurrerapauso handiak ekarri zituen urbanismoa, ingeniaritzan, astronomian eta guda-makinen sorketan. Bidezkoak ez ziren edota zentzuzkoak ez ziren arau ekin oso kritikoa zen. Begetarianoa zen eta homosexuala izateagatik salaketa jaso zuen.
Obrak:
-Azken afaria 1498an
-Mona Lisa 1503-06
-Leonardoa (berakatzak txikitzeko)
-Kortxoa ateratzeko tresna
-Mahai-zapia
ADIMEN HAUNDIKO HAURREN PREMIAK
(L.K. SILVERMANek landu zituen)
*Ez dakite adimen gaitasun handikoa izatea zer den (ez da lodia edo garaia izatea bezalakoa, adimen gaitasun handikoei zer gertatzen zaien esateko gizarteak ez baitu aurkitu erantzun zehatzik)
*Galdera interesgarri eta probokatzaileen erantzunak jakiteko irrika handia erakusten dute.
*Desberdin sentitzen dira eta gizarte homogenizatzaile honetan arazok datoz, batzuk normaltasunez mozorrotzen dira, beste batzuek ez dute beraien izaera gizartean kokazea lortzen (ez dituzte onartzen) eta azken batzuk ahalmena, zortea edo biei esker arlo biak aurrera eramatea lortzen dute.
*Besteekiko enpatia txikitatik garatzen ohi dute batzuek. Sarritan antsietate eta sufrimendu asko jasaten dute, adibidez: berri katastrofiko bat telebistan ikusi eta intelektualki dena ulertzen duten arren emozionalki oraindik ez daude horrelakoak ikusteko prest.
*Kasu batzuetan desegokitasuna eta deserosotasuna jasaten dute beraien antzeko inor topatzen ez dutelako. Tokiz kanpo sentitzen dira, ez dakite norekin jolastu eta ikaskideen solasgaiak ez zaizkie interesatzen (ezta beraienak beraien solaskideei ere).
*Internetek mugak zabaldu eta beraien arteko klubak eratzeko beta eskaini die, adibidez: Apóstatas de la superdotación
*Hau ez da beti gertatzen baina zenbaitetan auto-exijentzia itzela eta autokritika zurruna beraien ezaugarri garrantzitsu bat izaten da. Hauetako kasu batzuetan inpostorearen sindromeak zerikusi handia izan dezakeela uste da, ikasle, bikotekide, guraso, lagun, langile eta abar aparta izan nahi eta ezin dutenean frustrazio itzela sufritu dezakete.
*Justizia eta morala bezalako balio zabalak sakonki hausnartzeko beharra erakusten dute askotan.
*Itxaropen ez errealistak egiten dituztenak ere dauden beraien artean.
*Ingurukoek beraien gaitasun altuen aurrean inbidia sentitzen dute batzuetan eta joera agresiboa ere erabiltzera hel daitezke.
*arrazoi hauengatik eta beste batzuengatik adimen handiko haurrek barne gatazka moral sakonak jasan ohi dituzte.
Ume hauen sormenaren garapena ezinbestekoa da eta haurrek beraiek arrakasta sentitu behar dute. Beraien hezkuntzan malgutasunak garrantzia itzela bereganatzen du, hainbat atal desberdinetara zabalduz: ordutegia, prozedurak, ebaluazioa, jolastordua heldu arren ikaslek lana bukatu nahi badu amaitzen uztea komeni da…
ADIMEN GAITASUN HANDIKO NESKAK
ZER GERTATU DA EMAKUMEEKIN?
*Zientziatik emakumezkoek pentsamendu abstrakturako gaitasunik ez dutela bultzatu izan da.
*Gizakion historian emakumeen gutxitasuna bultzatu izan (eta bultzatzen) da.
*Emakumearen burmuinak pisu gutxiago duela ere aitzakiatzat erabili izan da.
*Gizonezkoari lidergoa eta nagusitasuna bezalako baloreak ezarri zaizkio.
*Emakumezkoei berriz alaitasuna, bizitzaren alde pribatua itxia, besteak zaintzea, besteekiko dependentzia, sentimenduak kanporatzea, lotsa
Aditu askok babesten dute gizarteak neska edo emakume askori arrakastarekiko beldurra ezartzen zaiela. Hau dela eta adimen handiko neska askok beraien gaitasunak ezkutatzen dituzte gizartearen aurreko porrota edo honenganako gatazka saihesteko.
Hala ere, aspaldian emakumeri ezarri zaizkion betiko roletan ere gaitasun bikain asko aurkitu izan dira, maiz mespretxatuak izan direnak: mozorroak egiteko gaitasun ona, arropa berberari aldaketa ezberdinak eginez modelo desberdinak lortzea (dirua aurreztuz), menu bereziak egiterakoan, etxeko diseinuak, etxeko gauzen sailkapen eta antolakuntzan…
Komunikabideek kontraesanak bidaltzen dizkigute egunero: alde batetik gobernuaren kanpainek berdintasuna sustatzeko ahaleginak egiten dituztela ematen du (itxuraz, gero praktikan aztergarria litzatekeen gai bat da) eta hurrengo iragarkia arropak garbitzeko produktu bat bada oso arraroa da gizonezkoren bat bezero edo produktuaren erabiltzaile bezala ikustea.
Bretainia Handian duela urte gutxi batzuk behintzat denak gobernuko funtzionarioak izanda maisuek maistrek baino soldata handiagoa izaten jarraitzen zuten. Gaur egun kasu gehienetan emakumezkoaren soldata gizonezkoaren %60a da.
Gainera, oraindik rol batzuek finkatuta jarraitzen dute. Emakumeari eskatzen zaionaren ondorioz hauetako asko inpostorearen sindromea jasaten dute. Hau da, emakume, lagun, langile, bikotekide, ama… bikaina izan nahi izatea. Hau lortzea ezinezkoa da, batez ere gizakiak perfektuak ez garelako, horregatik helburua ez lortzean honek frustrazio gogor bat ekar dezake.
Garrantzizkoa da aitak beraien alabekin inplikatzea, gizonezko eredugarria izatea eta hauek animatzea. Alabaren ahalegina baloratzen jakitea, ausardia eta emaitza akademikoak bultzatzen laguntzea malgutasun ulerkor baten barruan eta nola ez, alaba bezala behar dituen laztanak ematen jakitea. Batez ere nesken hezkuntzari merezi duen garrantzia ematen jakitea. Era berean maisuak izan nahi dugunok ere badugu zer egin, antza denez, maisu bezala nesken garapenean garrantzia nahikoa izan dezakegulako. Izan ere, guraso, lagun eta neba-arreba nagusiez gain irakaslea haur ororen eredu garrantzitsu eta interesgarria bihurtu ohi delako.
ZER DA DISINKRONIA?
Disinkroniak garapen desorekatua esan nahi du.
Barnekoa:
Adimena eta arlo emozionalaren arteko disinkronia:
Askotan euren heldutasuna ezkutatzen dute eta kasu askotan daukaten arrazionaltasuna darabilte dauzkaten ikarak estaltzeko. Adb.: arrazionalki mamurik existitzen ez dela dakien arren umea denez beldurra pasatzen du, hau disinkronia bat litzateke.
Adimena eta arlo psikomotorearen arteko disinkronia:
Batzuetan buru gorputza baino azkarrago doakie, kasu batzuetan honegatik kaligrafia txarra izaten dute. Gorputz aldetik oso traketsak ematen duten kasuak eman dira, hauetako askoren arrazoia porrotari dioten beldurra izan da. Adb.: ibiltzen hastean kolpea hartu eta honengatik, guztiz ziur sentitu arte berriz ibiltzeari ez ekitea.
Kanpokoa:
Familian:
Maiz ez dakite haurra nola tratatu, batzuetan helduen pareko jokaera azaltzen badu ere bestetan umekeria itzelak egiten dituelako. Baita familia batzuetan seme-alabaren bat adimen handikoa denean eta beste bat ez, gurasoek ez dute jakiten bakoitzarekin nola jokatu behar duten.
Lagunartean:
Gehienetan beraien parekoak aurkitzeko arazoak izaten dituzte, hori dela eta sarritan lagun zaharragoak bilatzen dituzte. Gainera gure gizarteko lagun taldeak oso zatikatuak egon ohi dira adin, sexu eta antzeko irizpideek mugatuta (talde homogeneoak). Hau dela eta maiz errefortzu emozionalak behar izaten dituzte.
Eskolan:
Eskolak kontuan hartzen ez duen talde bat dela esan dezakegu, izan ere, ikasleen sailkapen kronologikoak gehienetan ez die mesederik egiten eta. Honek euren gaitasunak ez aprobetxatzea ekarri du askotan. Beraientzat klasearen garapena geldoegia izaten da eta errutina aspergarri honek emaitza txarrak ateratzera bultzatzen ditu. Honela askok porrot akademikoa edo gaitasunen inhibizioa (gaitasunak ez aprobetxatzea) ekartzen die. Gaur egungo maila akademikoaren jaitsierak ez die bat ere mesederik egingo gaurko eta etorkizuneko adimen handiko umeei.
Norberarekin:
Maiz auto-kontzeptu baxua izaten dute eta euren buruak baloratzen ikasi beharko lukete, euretako askok beraien burua tontotzat baitaukate. Beraien erraztasunak eta zailtasunak zehaztuz beraiekiko eta besteenganako harremanak behar den moduan zuzentzeko.
Askotan gizarteko arau zentzugabe edo ez bidezkoekin oso kritikoak izaten dira eta arau hauetara egokitzeko arazoak izan ohi dituzte.